Skip to main content

Eskola Kirola

Asteburu honetan jardunaldi berri bat dugu martxan. 
Asteburu honetan 6.mailakoek pilota jardunaldia izango dute. Aritzbatalde eta La Salleko frontoian izango dituzte partiduak. LH5. mailakoek, Kirol Egokituaz gozatzeko aukera Ikastolan bertan.
Asteburu honetan LH3 eta LH5koek esku pilota izango dute. LH4koek irristaketa Orokietan. LH6ekoak kirol egokitua landuko dute ikastolan bertan.
Asteburu honetan emango zaio lehen ligaxkei amaiera.  Alebinek, saskibaloiko azken jardunaldia izango dute eta igandean, sailkatu direnek finalak izango dituzte. 
Abenduaren 17an Eskolarteko 7. Eskalada Topaketa 2023 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu.
Asteburu honetan eskubaloi eta saskibaloiko ligaxken azken txanpan sartuko gara. Abenduaren 16ean izango da azken jardunaldia eta igande horretan izango dituzte alebinek (LH5-LH6) finalak.
Orain arte 10 minutuko 4 zatitan banatzen ziren Eskola Kiroleko eskubaloiko partiduak. Jardunaldi honetatik aurrera, 7 minutuko 6 zatitan egingo dugu banaketa.
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 3. jardunaldia izango dute gure ikasleek. Jarraitu dezagun fokua jartzen taldekide guztien parte hartzea bermatzen.
Gure Eskola kirolean ez dugu eskaladarik eta hemen duzue Eskalada landu nahi duzuenontzat eskaintza.   
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraituko dugu.
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkai emango diegu hasiera. LH 5 eta LH6ko alebinek saskibaloia eta LH3 eta LH4ko benjaminek eskubaloia.
Saskibaloi, eskubaloi eta futboleko ligaxkei ekitera goaz. Partidu hauetan ikusten ditugu jarrerarik desegokienak eta horiek sustraietik moztu behar direla iruditzen zaigu.