Skip to main content

Eskola Kirola

Asteburu honetan, Alebinek errugbiko jardunaldia izango dute. LH5ekoak goizeko 9etan eta LH6koak 11etan.
Asteburu honetan, Irailak 28, alebinek Orientazioko jardunaldia izango dute. Taldeak osatzen ari gara geletan eta talde bakoitza zein gunetan eta zein ordutan hasiko den jakinaraziko zaizue ahalik eta azkarren.
Hemen duzue 24-25 denboraldian izena emateko galdetegia
Larunbat honetan, hilaren 21ean 10:30ean ospatuko da aurtengo Txirrindulari txiki eguna. Salbide auzoko jolastokian emango zaio irteera. Gogoratu ibilaldia dela eta ez lasterketa.
Ekainaren 9an ospatuko da eskolarteko beste Orientazio jardunaldi bat. Ikastolako famili askok bertan parte hartzen duzue eta oraindik probatu ez duzuenoi gomendatzen dizuegu parte hartzera.   
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko. 
Asteburuan 3 ekintza izango ditugu. Arrauna, surfa eta Santa Marinako pelota txapelketa. Arrauna, orion dagoen ZAE-ko lokalean izaten da eta taldeak kotxez edo trenez egiten dituzte desplazamenduak.
Asteburuan LH5 eta LH6koek multikirola izango dute. Arrauna eta surfa. Aldi berean, plaieroetako finalak ere izango dira. 
Larunbat honetan plaieroak izango ditugu. Alebinek final laurdenak jolastuko dituzte. Partidu hau irabazten duten taldeek, igandean final erdiak jolastuko dituzte. 
Asteburu honetan hondartzako jardunaldia izango dugu.  Datorren astean azken entrenamendua izango dugu eta Maiatzeko lehen astean, entrenamenduak bukatu eta denboraldia ospatzeko, txokolatada eta jolas saioa izango du
Larunbatean triatloia izango dugu. Denboraldia amaitzen ari den honetan, azken jardunaldietan sartu gara. Ikasgeletan pasa gara parte hartze kopurua ikusteko eta baju xamarra iruditu zaigu.
Oporrei hasiera emateko plaieroen 2.jardunaldia ospatuko dugu larunbat honetan. Taldekide batzuk oporretara doazela eta errepasatu taldea osatzeko arazorik duzuen ala ez eta edozein gauza komentatu gurekin.