Skip to main content

Eskola Kirola

2023-12-12
Abenduaren 17an Eskolarteko 7. Eskalada Topaketa 2023 ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu.
2023-11-29
Asteburu honetan eskubaloi eta saskibaloiko ligaxken azken txanpan sartuko gara. Abenduaren 16ean izango da azken jardunaldia eta igande horretan izango dituzte alebinek (LH5-LH6) finalak.
2023-11-23
Orain arte 10 minutuko 4 zatitan banatzen ziren Eskola Kiroleko eskubaloiko partiduak. Jardunaldi honetatik aurrera, 7 minutuko 6 zatitan egingo dugu banaketa.
2023-11-23
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 3. jardunaldia izango dute gure ikasleek. Jarraitu dezagun fokua jartzen taldekide guztien parte hartzea bermatzen.
2023-11-21
Gure Eskola kirolean ez dugu eskaladarik eta hemen duzue Eskalada landu nahi duzuenontzat eskaintza.   
2023-11-16
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraituko dugu.
2023-11-09
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkai emango diegu hasiera. LH 5 eta LH6ko alebinek saskibaloia eta LH3 eta LH4ko benjaminek eskubaloia.
2023-11-07
Saskibaloi, eskubaloi eta futboleko ligaxkei ekitera goaz. Partidu hauetan ikusten ditugu jarrerarik desegokienak eta horiek sustraietik moztu behar direla iruditzen zaigu.
2023-11-02
Zarauzko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Itxasmendiko pistan, hastapen mailako ikastaroa antolatu dute. Bertan parte hartu nahi duenak informazio guztia kartelean du. 
2023-11-02
Larunbat honetan, Azaroak 4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Orientazioa izango dute. GOT taldeak antolatuta, 3 gune ezberdinetan, orientazio frogak egin beharko dituzte.
2023-10-26
Asteburu honetan eskola kiroleko jardunaldia dugu berriz ere.
2023-10-19
Asteburu honetan Triatloia izango dugu. Aritzabatalde kiroldegian izango da eta komeni da norbere froga baino 30 minutu lehenago bertaratzea.